VoluntariaSaluganda

Boluntarioen bigarren bisitak ikusmen-osasuna lantzen jarraitzen du.

Boluntarioen bigarren txanda Ugandatik itzuli da ikusmen-osasuneko programa osatu ostean. Bisita honen helburua Laura Corerak eta Gema Diaz-Sarabiak uztailean egindako bisitan hasitako lanari jarraitzea zen. Bisita horretan, ikusmen-osasunaren arloko proiektuaren ildo berriari ekin zioten, eta haurren ikuspegia ebaluatu zuten, tratamendua beharko dutenak identifikatzeko. Orain, urrian, Imanol Recalde oftalmologoak eta Lorena Lauzirika erizainak ebaluazioa osatu dute, eta betaurrekoak beharko dituztenak graduatu dituzte, ikusmena eta eskolako emaitza akademikoak hobetu ahal izateko. Graduazioetaz gain, begiko infekzioen edo antzemandako beste arazo batzuen kasu zehatz batzuk ere ikusi eta tratatu dituzte bertan.

 

Proiektuko 7 eskolak berrikusi dira, ikasleak eta irakasleak barne. Guztira 2986 pertsona izan dira, eta horietatik 64 ikaslek eta irakaslek betaurrekoak beharko dituzte. Kontingentzia-neurri gisa, bertan banatzen saiatuko gara Ner-Group eta Histocell eko langile boluntarioek bildutako betaurrekoei esker. Etorkizunean, Medical Optica Audición izango da neurrira egindako betaurrekoak fabrikatuko dituen erakundea.

Bestalde, Lorenaren prestakuntzaz baliatzen gara Jimmy Kantende gure tokiko koordinatzailearen mugikortasunari eragiten dioten ultzera baskularrak tratatzeko. Tratamendu hau Histocellek emandako apositu eta sendagaiei esker ematne da Aurrera.

Eskerrik asko Imanol eta Lorena zuen lan bikainagatik! Mila esker bikote!

Add a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *