HEZKUNTZA

BEKA-SISTEMA

Nekazaritza Jasangarri eskola proiektu  integrala da, eta ikastetxeen hobekuntza integrala eta holitikoa lortu eta pobreziaren zirkulua hausteko jarduerak egiten ditu. Horregatik, atal bakoitzak haurren bizi-kalitatearen hobekuntzan eragiten du, dagoen beharrari erantzuna emanez hezkuntza egoki baten aukera egoera onean daudela izan dezaten. Eskolei ziklo jasangarri bat garatzeko beharrezko azpiegitura ematen diegu (ur-biltegiak, komunak-baratzeak eta ganadua), eta, horrekin batera, beka-sistema bat ezartzen dugu, inguru horretan baliabide ekonomiko gutxien dituzten haurrak eskola horietara sar daitezen errazteko. 2015ean ekin genion programa horri, 258 ikaslerekin; azken graduazioen ondoren, 2019an 224 beka eman genituen.

Beti bezala, ahalegin partekatua da: proiektuak  eskola tasen erdia hartzen du bere gain, eskoletako arduradunek beste erdiaz arduratzen dira eta, garrantzitsuena dena, ikasleek beren azterketak eta ikasturtea gainditzeko konpromisoa hartzen dute .

KULTUR TRUKEA

eskutitz trukaketa bat egiten dugu hizkuntzaren  menperatzea hobetzeko eta Uganda eta Euskal Herriaren arteko kultur trukea egiteko. Euskadin parte hartzen duten eskolak proiektuari buruzko informazio-hitzaldia antolatu ondoren, ikastetxeetako haurrek eskutitzak idazten dituzte Ugandako haurrei ,hango erantzuna berriro, Euskadira itzultzen da.

ESKOLA-MATERIALA

Ikasturte bakoitzaren hasieran, eskola bakoitzeko arduradunei hiriburura (Kampala) laguntzen diegu School Committee-k (ikasleen irakasleak eta gurasoak) eskatutako eskola-materiala erostera: koadernoak, testu-liburuak, arkatzak, boligrafoak eta matematikako oinarrizko kit bat. Gure urteko laguntza, gutxi gorabehera, beraien urteko beharren erdia da; gainerakoa eskolak ematen du, funts propioekin, eskola-tasetatik eta abeltzaintzako produktuen zati baten salmentatik lortutako diruaz (txerriak, oilaskoak eta arrautzak).