portada_abril2024

2024 ekintzak martxan daude!

Ugandan ikasturtea otsailean hasten da, eta ikasturtearekin batera, 2024rako jardueren aurrekontua ere zehazten hasten gara. Salugandaren lanean parte hartzen duten eskola eta emakume-taldeekin definitu ondoren, eta 2024ko martxoaren 15ean Batzar Nagusian onartu ondoren, Leire Agirreazkuenaga koordinatzailea eta Miren Barrena boluntarioa Ugandan izan dira urteari bultsada emateko modu presentzialean.

Zer egiten dugu bisita hauetan?

Gaur egun lan egiten dugun 8 eskolak bisitatzen ditugu, ekoizpen-ziklo jasangarria berrikusten dugu, orain arte egindako instalazioak berrikusten ditugu, hala nola, euri-ura biltzeko kanaletak eta bidoiak, sukalde iraukorren instalazioak eta eskola-materiala, besteak beste.

Aurten, ongietorria ematen diogu eskola berri bateri: Senyi Eskola. Gogotsu gaude ecosan instalazioak (bainu lehorrak) eraikitzen hasteko eta ikasgelak hobetzeko, kalitatezko ikaskuntza-giroa are hobeagoa izan dadin.

Gainera, kultura-trukea ekintza burutu ahal izan dugu, Euskaditik datozen gutunak banatuz, gure ikasleen hezkuntza-esperientzia kultura-aniztasunarekin aberastuz, bai Ugandan, bai Euskadin.

Osasunarekin eta berdintasunerako dugun konpromisoak lehentasuna izaten jarraitzen du. Horregatik, hilerokoaren inguruko tailerrek orainarte izandako impaktu eta aurrerapena ebaluatu dugu; urte honetarako planifikatutako tailerrak ere aurkeztu ditugu, gure ikasleen komunitatea ahalduntzea eta heztea helburu dutenak.

Eta hezkuntza bultzatzeko egin ditugun ahaleginen barruan, atsegin handiz iragarri nahi dugu bigarren hezkuntzako ikasleentzako beka-programa berri bat jarri dugula abian. Hunkituta gaude kapitulu berri hau hastearekin.

Berritasun bezala, aurten gure bisitarekin batera, Luisek eta Martinek, Ruta de la luz eta Dentistas sobre ruedas elkarteetako bolutario bezala, Salugandarekin parte hartu dute, ikusmen-osasuneko kanpaina eurrera eramateko. Lan handia egin dute, laster izango dugu esperientzia eta lanaren txosten osoa.

Add a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *