URA ETA SANEAMENDUA

ECOSAN HIGIENE-KOMUNAK

Ugandako landa eremu askotan, Buikwen bezala, eskola eta komunitateetako ura eta saneamendua hobetzeko beharra dago. Behar horri erantzunez proposamen  hau diseinatu da.

Komon  lehorrek edo Ecosanek, beren diseinuari esker, gorozkiak  gernutik banatzea eta ongarri gisa erabiltzea ahalbidetzen dute (aldez aurretik higienizazio eta konpostatze tratamendua emanda). 2013. eta 2018. urteen artean, mota horretako komon bana eraiki genuen eskola bakoitzean (6. irudia). Ordutik, urtero, Jimmy Katende bertako koordinatzaileak prestakuntza-tailer batzuk egiten ditu eskoletan. Tailer horietan, ikasleek errauts-kubeta bat gehitu behar dutela gogorarazten dute (eskolako egurrezko sukaldetik datorrena; 7. irudia), gorozkiak deshidratatzeko eta pH-a altxatzeko, horrela usain txarrak eta patogeno fekalak desagerraraziz (Neiker-Tecnaliako laborategietan egindako analisien arabera). Urtero, eskularruak eta maskarak banatzen ditugu, beheko depositua beteta dagoenean segurtasunez atera dezaten.

2015ean Kisimba Schoolen eraikitako Ecosan komonak, Buikwe barrutian.

Komonaren  beheko solairua, bertan  gorozkiak errautsarekin nahastuta konpostatzen dira.

EDATEKO URA

Komonaz gain, 2013tik 10.000L-ko edukiontziak  jarri ditugu euri-ura biltzeko eta eskola bakoitzak patogeno fekalik gabeko ur-iturria izan dezan. Hori bait da, hain zuzen ere, proiektuarekin hasi ginenean ikasleak gaixotu eta eskolara ez joateko arrazoi nagusia. Proiektuan parte hartzen duten 7 eskolek ur bilketa horretarako beharrezko instalazioa dute (irudian).

Bildutako uraren metal astunen edukiak giza kontsumorako gomendagarriak diren kalitate-estandarrak betetzen ditu, Neiker-Tecnaliaren laborategietan egindako analisien arabera.

10.000 l-ko edukiontzia, Good Samarithan Schoolen, Mukonon.