NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

NEKAZARITZA

Nekazaritza jasangarri eskolak Ugandako landa-eremuan daude, bertan nekazaritza eta abeltzaintza pertsonen egunerokotasunaren funtsezkoak  dira. Testuinguru horretan, produkzio-zirkulu jasangarriaren zati bat definitzen da, eskola-baratzeak txertatuz. Azken 7 urteetan, eskola guztietan baratze bat dago. Bertan, artoa, babarrunak eta hainbat tuberkulu landatzeaz gain (boniatoa, yuka, etab.), labore berriak sartzen saiatzen gara, dieta dibertsifikatzeko eta nekazaritza ekologikoko hainbat teknika ikasteko (4. eta 5. irudiak). Landatzeko lur propiorik ez duten eskolekin (Maranatha eta Kiyindi Community), akordioa berritu genuen, hurbileko nekazaritza-lursail baten alokairua elkarrekin ordaintzeko (2500 m2).

ABELTZAINTZA

Nekazaritza jasangarri eskolak Ugandako landa-eremuan daude kokatuta, nekazaritza eta abeltzaintza pertsonen egunerokotasunean funtsezkoak dira. Testuinguru horretan, ekoizpen-zirkulu jasangarriaren zati bat definitzen da, abereak  eskoletan sartuz. Proiektua hasi zenetik, txerritegiak eraiki ditugu ikastetxeetan. Eraikuntzaren instalazioaren lehen urtean, bi txerrikume eme, hazitarako beste bat eta lehenengo urterako pentsua (100 kg-ko 8 zaku) eman genizkien. Zazpi eskolek (Good Samarithan izan ezik, proiektuan sartzen azkena) badituzte azken urteetan eraikitako txerritegia eta/edo oilategiak (erlijioaren arabera), eta, beraz, gaur egun, gure laguntza eskolako 4 pentsu zakutara mugatzen da. Ia buruaskiak dira.

PRESTAKUNTZA

Ikasleen ardura da ganadua eta instalazioak zaintzea eta gero eskolako baratzea ongarritzeko balioko duen simaurra konpostatzea. Horrela, eskolaren iraunkortasunari laguntzen diote eta beraien bizi-baldintzak hobetzen dituzte, aldi berean, abeltzaintza eta nekazaritza jasangarriko teknikak ikasten dituzte.